El Niño fenomenoa: %90eko probabilitatea

El Niño fenomenoa: %90eko probabilitatea

Iturria: Argia.eus 📷 Media Ninja


Aukeratu zure maila:






Albiste sinplea, A1 mailarako

El Niño fenomenoa gertatuko da aurten. Munduko Meteorologia Erakundeak esan du ekainetik abuztura bitartean gertatzeko probabilitatea %80koa dela. Azarora bitartean gertatzekoa, %90ekoa da.

El Niño fenomenoak muturreko fenomeno meteorologikoak eragiten ditu: idorteak, suteak, urakanak, uholdeak… Klima larrialdian eragin gutxien duten herritarrak kaltetuta izanen dira. Herrialde aberatsek ere pairatuko dituzte ondorioak.

El Niño sortzen da Ozeano Barearen ekuatoreko erdialde eta ekialdeko itsas gainazalaren tenperatura berotzearekin batera. Beroketa horrek ondorioak dakartza. Martxoa eta ekain artean hasten da eta azaro eta otsail artean da gehien sentitzen.

El Niñok ondorioak ditu laborantzan eta arrantzan. Gatazken emendioa areagotu ohi du. Gosetea ere eragiten du herrialde pobreenetan. Eritasunak garatzen dira. Galera ekonomiko handiak ere nabari dira.

Klima larrialdian gaude. El Niñok tenperatura beroenak ondorioztatzen ditu. Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak esan du neurriak hartu behar direla ondorioak gutxitzeko.

Albiste erraza, A2 mailarako

Munduko Meteorologia Erakundeak alerta bat eman du: El Niño fenomenoa gertatzeko probabilitatea handia da. Ekainetik abuztura bitartean gertatzeko probabilitatea %80koa da, eta azarora bitartean gertatzekoa, %90ekoa. El Niño fenomenoak muturreko fenomeno meteorologikoak eragiten ditu: idorteak, suteak, urakanak, uholdeak… Klima larrialdian eragin gutxien duten herritarrak kaltetuta izanen dira, baina herrialde aberatsek ere pairatuko dituzte ondorioak.

El Niño sortzen da Ozeano Barearen ekuatoreko erdialde eta ekialdeko itsas gainazalaren tenperatura berotzearekin batera. Beroketa horrek ondorioak dakartza, denboran irauten dutenak. 2023ko maiatzean, Ozeanoak inoiz baino beroago zeuden, eta El Niño fenomenoak eraginak izan zituen. Giza aktibitateak eragindako klima beroketa dela eta, La Niñak geroz eta beroagoak dira, eta horrek guztiaren arteko oreka kaltetzen du.

Science aldizkariaren arabera, 84.000 milioi dolarreko kalteak eraginen ditu El Niñok. Ondorioak mundu mailan sentitzen dira: Hego Amerikako, Afrika hegoaldeko eta Australiako eskualde batzuetan prezipitazioak gutxitu egin daitezke, lehorteak eta sute-arrisku handiagoak eraginda. Aldi berean, eskualde batzuetan, hala nola Indonesian eta Asiako zenbait tokitan, prezipitazioak ugaritu egin daitezke, eta, beraz, uholdeak gerta daitezke.

El Niñok ondorioak ditu laborantzan eta arrantzan, eta gatazken emendioa areagotu ohi du. Eritasunak garatzen dira, eta galera ekonomiko handiak ere nabari dira. Mundu mailako merkatu liberal batean izanda, inflazioa dakar horrek.

Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak adierazpenak egin ditu: klima larrialdia hor dago, eta ondorioak gutxitzeko neurriak hartu beharrak dira. Aldaketak behar ditugu: erregai fosilekiko menpekotasuna bukatzea, berriztagarrien aldeko trantsizioa azkartzea, gizatalde zaurgarrienak babestea eta alerta goiztiarreko sistemak bazter guztietan izatea.

B1 mailarako egokitutako berria

El Niño fenomenoa ekainetik abuztura bitartean gertatzeko probabilitatea %80koa da, eta azarora bitartean gertatzekoa, %90ekoa. Horrek esan nahi du muturreko fenomeno meteorologikoak errepikatuko direla munduan, hala nola idorteak, suteak, urakanak eta uholdeak. Klima larrialdian eragin gutxien duten herritarrak kaltetuta izanen dira, baina herrialde aberatsek ere pairatuko dituzte ondorioak.

El Niño sortzen da Ozeano Barearen ekuatoreko erdialde eta ekialdeko itsas gainazalaren tenperatura berotzearekin batera. Beroketa horrek ondorioak dakartza, denboran irauten dutenak. 2023ko maiatzean, Ozeanoak inoiz baino beroago zeudela, egoera ezezagunetara eraman gaitzake El Niño fenomenoak.

Ozeano Barearen azaleko tenperatura eta haize erregimenak aldatzen dira modu irregularrean, El Niño hegoaldeko oszilazioa deituriko fenomenoan. Bi fase ditu fenomeno horrek. Batean, La Niña izendatua, zeinetan ekialdeko haize indartsuek azaleko urak Ozeano Barearen mendebaldera bultzatzen dituzten. Azaleko ur beroak bertan metatu eta hondoratzen diren bitartean, ekialdean sakoneko ur hotzak azalera datoz.

Giza aktibitateak eragindako klima beroketa dela eta, La Niñak geroz eta beroagoak dira, horrek guztiaren arteko oreka kaltetzen duelarik. El Niñok ondorioak ditu laborantzan eta arrantzan, eta gatazken emendioa areagotu ohi du horrek, baita gosetea ere herrialde pobreenetan. Eritasunak garatzen dira, eta galera ekonomiko handiak ere nabari dira.

Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak adierazpenak egin ditu: klima larrialdia hor dago, eta ondorioak gutxitzeko neurriak hartu beharrak dira. “El Niñok are gehiago hauspotuko du berotzen ari den planetaren sua, eta suntsigarria izanen da eragina”. Aldaketak behar ditugu: erregai fosilekiko menpekotasuna bukatzea, berriztagarrien aldeko trantsizioa azkartzea, gizatalde zaurgarrienak babestea eta alerta goiztiarreko sistemak bazter guztietan izatea.

Eta orain, zer egin dezakegu?

Iturria: Argia.eus

Irakurri jatorrizko albistea