Hamalau lagun atxilotu dituzte asteburuan.

Hamalau lagun atxilotu dituzte asteburuan.

Iturria: Argia.eus 📷 www.viajar24h.com ( CC BY 2.0 )


Aukeratu zure maila:






Albiste sinplea, A1 mailarako

Poliziak hamalau lagun atxilotu ditu asteburuan. Gasteizen, Eibarren eta Arrasaten (Gipuzkoa) izan dira atxiloketak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan du bederatzi ertzain eta bi udaltzain zauritu dituztela.

Eusko Jaurlaritzak esan du ez duela onartuko delitu horiek normaltzat hartzea. Lehen gertakaria Eibarren izan da. Igandean, 02:00etan, udaltzaingoak Ertzaintzaren laguntza eskatu du. Taberna batean eraso bat gertatzen ari zen. Bederatzi lagun atxilotu dituzte. Bortz emakume eta lau gizon dira. 23 eta 41 urte artekoak. Atxilotu gehienek aurrekariak dituzte. Bederatzi polizia zauritu dituzte: zazpi ertzain eta bi udaltzain.

Arrasateko gertakaria 02:45ean izan da. Taberna batean izan da. Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain bat bitartekari lanak egiten ahalegindu da bi emakumeren arteko borroka batean. Pertsona talde batek eraso egin dio. Osasun zentro batean artatu behar izan dute.

Gasteizekoa izan da azkena. 08:00etan emakume bat eta gizon bat atxilotu dituzte. Bertze 11 pertsona identifikatu dituzte. Gizon bati espediente bat ireki diote mozal legea baliatuta. Ertzaintzak ustez lapurretan ari ziren bi lagun identifikatu ondoren, pertsona talde handi batek polizien aurka jo du. Botilak, kristalezko edalontziak eta aulkiak jaurti dituzte. Agente bat zauritu da.

Albiste erraza, A2 mailarako

Ertzaintzak hamalau lagun atxilotu ditu asteburuan. Gasteizen, Eibarren eta Arrasaten gertatu dira atxiloketak. Bederatzi ertzain eta bi udaltzain zauritu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak esan du gutxiengo batentzat jai giroa errespetu faltak izateko aitzakia bihurtzen dela. Hortaz, Jaurlaritzak ez du onartuko delitu horiek normaltzat hartzea.

Lehen gertakaria Eibarren izan da. Igandean, 02:00etan, udaltzaingoak Ertzaintzaren laguntza eskatu du. Taberna batean eraso bat gertatzen ari zen eta inplikatuek arma zuriak zituzten. Bederatzi lagun atxilotu dituzte, bortz emakume eta lau gizon. Atxilotu gehienek aurrekariak dituzte. Bederatzi polizia zauritu dituzte: zazpi ertzain eta bi udaltzain.

Arrasateko gertakaria 02:45ean izan da, taberna batean. Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain bat bitartekari lanak egiten ahalegindu da bi emakumeren arteko borroka batean. Pertsona talde batek eraso egin dio eta osasun zentro batean artatu behar izan dute.

Gasteizekoa izan da azkena. 08:00etan emakume bat eta gizon bat atxilotu dituzte. Bertze 11 pertsona identifikatu dituzte. Gizon bati espediente bat ireki diote mozal legea baliatuta, patruilari errespetu faltak egiteagatik. Ertzaintzak ustez lapurretan ari ziren bi lagun identifikatu ondoren, pertsona talde handi batek polizien aurka jo du eta botilak, kristalezko edalontziak eta aulkiak jaurti dituzte. Agente bat zauritu da.

B1 mailarako egokitutako berria

Poliziak hamalau lagun atxilotu ditu asteburuan Gasteizen, Eibarren eta Arrasaten (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan du bederatzi ertzain eta bi udaltzain zauritu dituztela gertakari horietan.

Eusko Jaurlaritzak esan du ez duela onartuko delitu horiek normaltzat hartzea. Atxilotuen jatorriaren berri ematea ohiko bihurtzen hasia da. Segurtasun Sailak gertakarien inguruko xehetasunak banan-banan eman ditu.

Lehen gertakaria Eibarkoa izan da. Igandean, 02:00 aldera, udaltzaingoak Ertzaintzaren laguntza eskatu du, taberna batean eraso bat gertatzen ari zelako. Guztira, bederatzi lagun atxiki dituzte, autoritatearen aurkako atentatuaren delitua egotzita; bortz emakume eta lau gizon, 23 eta 41 urte artekoak. Segurtasun Sailak gehitu duenez, atxilotu gehienek aurrekariak dituzte. Gertakari horietan bederatzi polizia zauritu dituzte, hau da, zazpi ertzain eta bi udaltzain: kolpe arinak hartu dituzte, eta ospitalean artatu dituzte.

Arrasateko gertakaria, berriz, 02:45ean izan da, taberna batean. Jaurlaritzak adierazi duenez, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain bat bitartekari lanak egiten ahalegindu da bi emakumeren arteko borroka batean, eta, ertzaina dela erran ostean, pertsona talde batek eraso egin dio. Osasun zentro batean artatu behar izan dute hura ere.

Gasteizekoa izan da azkena. 08:00etan 30 urteko emakume bat eta 24ko gizon bat atxilotu dituzte desobedientzia eta autoritatearen aurkako atentatua egotzita, eta bertze 11 pertsona identifikatu. Gizon bati espediente bat ere ireki diote mozal legea baliatuta, patruilari errespetu faltak egiteagatik. Izan ere, Ertzaintzak ustez lapurretan ari ziren bi lagun identifikatu ondoren, pertsona talde handi batek polizien aurka jo du, eta botilak, kristalezko edalontziak eta aulkiak jaurti dituzte. Gertakari horietan agente bat zauritu da.

Iturria: Argia.eus

Irakurri jatorrizko albistea