Eneko Aldanak auzapez izaten jarraituko du Ziburun

Eneko Aldanak auzapez izaten jarraituko du Ziburun

Aukeratu zure maila:






Albiste sinplea, A1 mailarako

Eneko Aldana Ziburuko auzapez berriro

Eneko Aldana Ziburuko auzapez izango da berriz. Aldana abertzaleak botoen %58,8 lortu du. Bigarren tokian Jean Louis Poulou dago, botoen %41,2rekin.

Bi zerrenda bakarrik aurkeztu dira Ziburun. Aldana pozik dago. Azken sei urteetan lana ongi egin dela esan du.

Aldana bigarren aldiz izango da auzapez. Aurreko agintaldian hiru oposizio talde zituen. Orain bakarra du.

Albiste erraza, A2 mailarako

Eneko Aldana Ziburuko auzapez izaten jarraituko du. Aldanak botoen %58,8 lortu du eta bigarren agintaldiari ekingo dio. Bigarren tokian gelditu da Jean Louis Poulou, botoen %41,2 eskuratuta. Aurreko agintaldian hiru oposizio talde izan zituen Aldanak; oraingoan bakarra izango du.

Bi zerrenda baino ez dira aurkeztu Ziburun. Aldana auzapezak adierazi du “biziki pozik” dela eta azken sei urteetan lana ongi egin izanaren emaitza izan dela.

B1 mailarako egokitutako berria

Eneko Aldanak Ziburuko auzapez izaten jarraituko du. Aldana abertzaleak botoen %58,8 lortu du eta bigarren agintaldiari ekingo dio Ziburun (Lapurdi). Jean Louis Poulou bigarren gelditu da, botoen %41,2 eskuratuta. Aurreko agintaldian hiru oposizio talde izan zituen Aldanak; oraingoan bakarra izango du.

Bi zerrenda baino ez dira aurkeztu Ziburun. Kanalduderi eskainitako elkarrizketan, Aldana auzapezak adierazi du “biziki pozik” dela eta azken sei urteetan lana ongi egin izanaren emaitza izan dela.

Iturria: Argia.eus

Irakurri jatorrizko albistea