Etxebizitza, herritarren kezka nagusia

Etxebizitza, herritarren kezka nagusia

Iturria: Argia.eus 📷 ORAIN


Aukeratu zure maila:






Albiste sinplea, A1 mailarako

EAEko herritarren % 60k etxebizitzaren auzia du kezka nagusitzat. Eusko Jaurlaritzak egindako azken Soziometroaren arabera, inoizko neurketarik altuena da. Etxebizitzaren auzia Euskal Herri guztian nabarmena da. Neurriak ari dira hartzen hori gelditzeko.

EAEko biztanleriaren hamarretik seiren kezka nagusiena etxebizitza eskuratzeko arazoa da. Zifrak aurretik egindako neurketak gainditu ditu eta gora egiten jarraitu du azkenekotik. Etxebizitzaren auziarekin lotuta, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian etxebizitza turistikoak eta putre funtsak mugatzeko araudia eta plana indartu dituzte.

Herritarren % 62k txarra izan da Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren arloan egindako kudeaketa. Herritarren % 8k soilik baloratu du egoki gisa. Etxebizitzaren arazoarekiko kezka deigarria da bigarren eta hirugarren mailako arazoekin alderatuz gero: lan merkatua eta osasungintza.

Herritarren arazo pertsonalek lotura dute honekin guztiarekin. Arazo ekonomikoekin batera, gehien aipatutakoak etxebizitza, osasuna eta lana izan direlako. Segurtasun falta eta immigrazioarekiko kezka handitu egin dira zertxobait.

Nafarroako Parlamentuan etxebizitzaren legearen erreformaren proposamenak aurrera jarraitzen du. Erreformaren helburua indarrean dagoen legea aldatu eta alokairuzko etxebizitza publikoen babesaren iraungitzea baliogabetzea da.

Frantziako Estatu Kontseiluak ontzat eman du Euskal Hirigune Elkargoak higiezin turistikoak mugatzeko bultzaturiko konpentsazio-araua. Bere helburua turismorako etxebizitzak mugatu eta urte osorako alokairu bilakatzea da.

Albiste erraza, A2 mailarako

EAEko herritarren % 60k etxebizitzaren auzia du kezka nagusitzat. Eusko Jaurlaritzak egindako azken Soziometroaren arabera, etxebizitza eskuratzeko arazoa da herritarren ardura nagusiena. Zifrak aurretik egindako neurketak gainditu ditu eta gora egiten jarraitu du azkenekotik.

Etxebizitzaren auziarekin lotuta, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian etxebizitza turistikoak eta putre funtsak mugatzeko araudia eta plana indartu dituzte. Nafarroako Parlamentuak putre funtsak gelditzeko plan bat onartu du. Plan honen helburua da alokairuzko etxebizitza publikoen babesaren iraungitzea baliogabetzea.

Ipar Euskal Herrian, Frantziako Estatu Kontseiluak ontzat eman du Euskal Hirigune Elkargoak higiezin turistikoak mugatzeko bultzaturiko konpentsazio-araua. Arau honen helburua da turismorako etxebizitzak mugatu eta urte osorako alokairu bilakatzea.

Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren arloan egindako kudeaketa txarra izan da hamar herritarretatik seirentzat (%62). Herritarren %8k soilik baloratu du egoki gisa. Etxebizitzaren arazoarekiko kezka deigarria da bigarren eta hirugarren mailako arazoekin alderatuz gero: lan merkatua (%40) eta osasungintza (%24).

Herritarren arazo pertsonalek lotura dute honekin guztiarekin, arazo ekonomikoekin (%24) batera, gehien aipatutakoak etxebizitza, osasuna eta lana izan direlako. Dena dela, azpimarratzekoa da segurtasun falta (%21) eta immigrazioarekiko kezka (%15) handitu egin direla zertxobait.

Soziometroak adierazi du immigrazioarekiko kezka ideologikoki eskuinarekin identifikatzen direnean artean hazi dela, eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunaren kezka, berriz, ezkerrekoen artean.

Zer uste duzu zuk etxebizitzaren auziari buruz?

B1 mailarako egokitutako berria

EAEko herritarren % 60k etxebizitzaren auzia du kezka nagusitzat

Eusko Jaurlaritzak egindako azken Soziometroaren arabera, EAEko herritarren % 60k etxebizitzaren auzia du kezka nagusitzat. Inoizko neurketarik altuena da. Etxebizitzaren auzia Euskal Herri guztian nabarmena da, eta neurriak ari dira hartzen hori gelditzeko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleriaren hamarretik seiren kezka nagusiena etxebizitza eskuratzeko arazoa da. Zifrak aurretik egindako neurketak gainditu ditu eta gora egiten jarraitu du azkenekotik.

Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian etxebizitza turistikoak eta putre funtsak mugatzeko araudia eta plana indartu dituzte. Nafarroako Parlamentuak putre funtsak gelditzeko plan bat onartu du eta Ipar Euskal Herrian indartu egin dute higiezin turistikoak mugatzeko bultzatutako araua.

Eusko Jaurlaritzaren azken soziometroaren arabera, hamar herritarretatik seirentzat txarra izan da Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren arloan egindako kudeaketa (%62), eta hamarretik hirurentzat erdipurdikoa (%29). Herritarren %8k soilik baloratu du egoki gisa.

Etxebizitzaren arazoarekiko kezka deigarria da bigarren eta hirugarren mailako arazoekin alderatuz gero: lan merkatua (%40) eta osasungintza (%24).

Herritarren arazo pertsonalek lotura dute honekin guztiarekin, arazo ekonomikoekin (%24) batera, gehien aipatutakoak etxebizitza, osasuna eta lana izan direlako.

Nafarroako Parlamentuan etxebizitzaren legearen erreformaren proposamenak aurrera jarraitzen du. Erreformaren helburua indarrean dagoen legea aldatu eta alokairuzko etxebizitza publikoen babesaren iraungitzea baliogabetzea da.

Frantziako Estatu Kontseiluak ontzat eman du Euskal Hirigune Elkargoak higiezin turistikoak mugatzeko bultzaturiko konpentsazio-araua. 2023an sartu zen indarrean konpentsazio legea eta bere helburua turismorako etxebizitzak mugatu eta urte osorako alokairu bilakatzea da.

Iturria: Argia.eus

Irakurri jatorrizko albistea