
Iturria: Argia.eus 📷 Franck Dolosor / Enpresabidea
Aukeratu zure maila:
Albiste sinplea, A1 mailarako
Seaskak mobilizazioak utzi zituen. Frantziako Hezkuntza Ministerioak baimena eman zuen baxoko azterketaren zati bat euskaraz egiteko. Ikasleek esan dute aurrerapausoa dela, baina ez dela nahikoa.
Ikasleek desobedientziarekin jarraituko dute. Asteazkenerako deialdia egin dute, Baionako suprefeturan 11:00etan. Baxoa Euskarazeko kideek esan dute borrokan jarraitu behar dutela. “Orain geldituz gero, aurrerapauso gehiago ez edukitzeko arriskua dago”, esan dute.
Duela hilabete, ikasleek erabaki zuten baxoko matematikako azterketa euskaraz erantzutea. Handik bi astera, Frantziako Hezkuntza ministroak iragarri zuen 2028ko baxoko espezialitate bat euskaraz erantzun ahal izango dela. Seaskak esan zuen ministroak esandakoak ez zuela sinesgarritasunik.
Gero, Seaskak esan zuen Pariseko erabakia baikorra dela eta aurtengo matematikako azterketa euskaraz erantzuten dutenek ez dutela arriskurik izango. Ikasleen ongizatea babestua izango dela ikusita, Seaskak mobilizazioak utzi zituen.
Ikasleek esan dute mobilizatzen jarraituko dutela. Asteazkenean, Baionako suprefeturan elkartuko dira 11:00etan.
Albiste erraza, A2 mailarako
Seaskak mobilizazioak bertan behera utzi ditu. Frantziako Hezkuntza Ministerioak baxoko azterketaren zati bat euskaraz egitea baimendu du. Ikasleek aurrerapausotzat dute erabakia, baina ez dute nahikoa ikusten. Desobedientzia bidearekin jarraituko dute.
Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizazioekin jarraituko dute. Asteazkenerako deialdia egin dute, Baionako suprefeturan 11:00etan. Baxoko matematikako azterketa euskaraz erantzun ahal izatea aurrerapausoa da, baina ez da nahikoa.
Baxoa Euskarazeko kideek esan dute Frantziako Hezkuntza Ministerioak emandako pausoak azpimarratzekoak direla. Baina borrokan jarraitzea defendatu dute. “Orain geldituz gero, aurrerapauso gehiago ez edukitzeko arriskua dago”, esan dute.
Duela hilabete, ikasleek adierazi zuten aurtengo Baxoko matematikako azterketa euskaraz erantzungo dutela. Handik bi astera, Frantziako Hezkuntza ministroak iragarri zuen 2028ko baxoko espezialitate bat euskaraz erantzun ahal izango dela. Seaskak adierazi zuen ministroak esandakoak ez zuela “sinesgarritasunik” eta hauteskundeetara begirako promesa zela.
Gero, Seaskak adierazi zuen Pariseko erabakia “baikorra” dela eta aurtengo matematikako azterketa euskaraz erantzuten dutenek ez dutela arriskurik izango. Ikasleen ongizatea “babestua” izango dela ikusita, mobilizazioak bertan behera utzi zituzten.
B1 mailarako egokitutako berria
Seaskak mobilizazioak bertan behera utzi zituen duela egun batzuk, Frantziako Hezkuntza Ministerioak baxoko azterketaren zati bat euskaraz egitea baimendu eta gero. Ikasleek aurrerapausotzat badute ere ministerioaren erabakia, desobedientzia bidearekin jarraituko dutela adierazi dute. Sud Ouest egunkariak argitaratu du ministerioak ez dituela euskarazko azterketak zuzenduko. Horregatik, ikasleek mobilizazioekin jarraituko dute.
Bernat Etxepare lizeoko ikasleek esan dute mobilizatzen jarraituko dutela. Seaskako Batzorde Eragileak mobilizazioak bertan behera utzi bazituen ere, ikasleek desobedentziarekin eta mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute. Baxoko matematikako azterketa euskaraz erantzun ahal izatea aurrerapausoa bada ere, ez dela nahikoa salatu dute. Asteazkenerako deialdia egin dute: 11:00etan suprefeturan.
Baxoa Euskarazeko kideak adierazi dute Frantziako Hezkuntza Ministerioak emandako pausoak azpimarratzekoak direla, baina borrokan jarraitzea defendatu dute. “Orain geldituz gero, aurrerapauso gehiago ez edukitzeko arriskua dago”, esan dute.
Ikasleek aurtengo Baxoko matematikako azterketa euskaraz erantzungo dutela erabaki zuten duela hilabete. Handik bi astera, Edouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak iragarri zuen 2028ko baxoko espezialitate bat euskaraz erantzun ahal izango dela. Berriaren aurrean EEP Euskal Erakunde Publikoa “baikor” azaldu zen, baina Seaskak adierazi zuen ministroak esandakoak ez zuela “sinesgarritasunik” eta hauteskundeetara begirako promesa zela. Ordea, egun gutxira Seaskak adierazi zuen Pariseko erabakia “baikorra” dela eta aurtengo matematikako azterketa euskaraz erantzuten dutenek ez dutela arriskurik izango.
Ikasleen ongizatea “babestua” izango dela ikusita, Seaskak eskerrak adierazi eta ekainaren 6rako Bordelen egiteko deituta zegoen manifestazioa bertan behera utzi zuen.
