Iruñeko kiromasajistari 15 urteko kartzela zigorra ezarri diote.

Iruñeko kiromasajistari 15 urteko kartzela zigorra ezarri diote.

Iturria: Argia.eus 📷 @Itaia_Irunerria


Aukeratu zure maila:






Albiste sinplea, A1 mailarako

Nafarroako epaile batek 15 urteko kartzela zigorra jarri dio Iruñeko kiromasajista bati. Kiromasajista honek 32 eta 56 urte bitarteko bost emakumeri zazpi sexu eraso egin zizkien.

Kiromasajista Iruñean aritu zen lanean 2024 amaiera arte. Orduan atxilotu zuten eta behin-behineko espetxealdia ezarri zioten. Fiskaltzak 20 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu zuen. Auzipetuak esan zuen “profesionaltasunez” jokatu zuela eta ez zuela “deliturik” egin.

Epaileak ez ditu frogatutzat eman kiromasajistari egozten zizkioten beste lau sexu eraso eta lesio delitu bat. Bai, ordea, beste bost bezerori zazpi sexu eraso egin izana. Epailearen txostenaren arabera, bost emakume horiek jasan duten trauma osteko estresak, kontakizun koherenteak eta peritu psikologoek berretsi dute diotena egiazkoa dela.

Epaileak debekatu dio kiromasajistari denbora tarte berean masajeekin eta fisioterapiarekin zerikusia duten jardueretan aritzea. Erasotzaileak ez du denbora tarte guztia espetxean pasako, gehienez 6 urte eta 9 hilabeteko egonaldia eginen baitu kartzelan.

Kiromasajista 2003an hasi zen lanean Extremaduran (Espainia). Handik Iruñera joan zen. Hasieran Donibane auzoko zentro estetiko batean egin zuen lan, eta, ondoren, bere etxean.

Nafarroako Auzitegiaren arabera, 2023ko ekainetik eta 2024ko irailera bitarte, bere jarduera profesionalak garatzen zituen bitartean “inguruabar pertsonal, espazial eta intimitatekoak baliatu” zituen biktimei izaera sexualeko ukituak egiteko, haien baimenik gabe.

Hiru biktimaren arteko ustekabeko elkarrizketa batek piztu zuen alarma. Hirurek harremana zuten kiromasajistarekin, bere familiaren komunitate erlijioso berekoak zirelako, eta haren kontsultara joan zirelako hainbat gaixotasunengatik masajeak jasotzera.

Bertan izandako pasarteak elkartrukatu zituzten, eta hirurak bat zetozen saioetan “deserosotasuna” sentitu zutela. Kasuen larritasunaz jabetuta, salatzea erabaki zuten. Erasotzaileak, guztira, zazpi salaketa pilatu zituen, tartean bortxaketa bati lotutako bat.

Kartzela zigorraz gain, epaileak biktimei kalte ordaina ematera zigortu du. Guztira, 39.000 euro ordaindu beharko dizkie; 3.000 eta 12.000 euro artean bakoitzari, kasuaren larritasunaren arabera.

Horrez gain, bost urteko urruntze agindua ezarri dio epaileak hiru biktimari dagokionez, eta hamar urtekoa beste bi biktimei dagokienez.

Albiste erraza, A2 mailarako

Nafarroako epaile batek 15 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Iruñeko kiromasajista bati. Kiromasajista honek zazpi sexu eraso egin zizkien bost emakumeri. Emakume hauek kiromasajistaren bezeroak ziren.

Kiromasajista Iruñean aritu zen lanean 2024ra arte. Orduan atxilotu zuten eta behin-behineko espetxealdia ezarri zioten. Fiskaltzak 20 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu zuen. Kiromasajistak esan zuen “profesionaltasunez” jokatu zuela eta ez zuela deliturik egin.

Epaileak ez ditu frogatutzat eman kiromasajistari egozten zizkioten beste lau sexu eraso eta lesio delitu bat. Bai, ordea, beste bost bezerori zazpi sexu eraso egin izana. Epailearen txostenaren arabera, bost emakume horiek jasan duten trauma osteko estresak eta kontakizun koherenteak erakusten dute diotena egiazkoa dela.

Epaileak debekatu egin dio kiromasajistari masajeekin eta fisioterapiarekin zerikusia duten jardueretan aritzea. Erasotzaileak ez du denbora tarte guztia espetxean pasako, gehienez 6 urte eta 9 hilabeteko egonaldia eginen baitu kartzelan.

Kiromasajista 2003an hasi zen lanean Extremaduran eta gero Iruñera joan zen. Hasieran Donibane auzoko zentro estetiko batean egin zuen lan, eta, ondoren, bere etxean. Nafarroako Auzitegiaren arabera, 2023ko ekainetik eta 2024ko irailera bitarte, bere jarduera profesionalak garatzen zituen bitartean “inguruabar pertsonal, espazial eta intimitatekoak baliatu” zituen biktimei izaera sexualeko ukituak egiteko, haien baimenik gabe.

Hiru biktimaren arteko ustekabeko elkarrizketa batek piztu zuen alarma. Hirurek harremana zuten kiromasajistarekin, bere familiaren komunitate erlijioso berekoak zirelako, eta haren kontsultara joan zirelako hainbat gaixotasunengatik masajeak jasotzera.

Bertan izandako pasarteak elkartrukatu zituzten, eta hirurak bat zetozen saioetan “deserosotasuna” sentitu zutela. Kasuen larritasunaz jabetuta, salatzea erabaki zuten. Erasotzaileak, guztira, zazpi salaketa pilatu zituen.

Kartzela zigorraz gain, epaileak biktimei kalte ordaina ematera zigortu du. Guztira, 39.000 euro ordaindu beharko dizkie; 3.000 eta 12.000 euro artean bakoitzari, kasuaren larritasunaren arabera.

Horrez gain, bost urteko urruntze agindua ezarri dio epaileak hiru biktimari dagokionez, eta hamar urtekoa beste bi biktimei dagokienez.

B1 mailarako egokitutako berria

Nafarroako epaile batek 15 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Iruñeko kiromasajista bati. Zazpi sexu eraso egin zizkien 32 eta 56 urte bitarteko bost bezerori. Kiromasajista Iruñean aritu zen lanean 2024 amaiera arte. Orduan atxilotu zuten eta behin-behineko espetxealdia ezarri zioten. Fiskaltzak 20 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu zuen. Auzipetuak esan zuen “profesionaltasunez” jokatu zuela eta ez zuela “deliturik” egin.

Epaileak ez ditu frogatutzat eman kiromasajistari egozten zizkioten beste lau sexu eraso eta lesio delitu bat. Bai, ordea, beste bost bezerori zazpi sexu eraso egin izana. Izan ere, epailearen txostenaren arabera, bost emakume horiek jasan duten trauma osteko estresak, kontakizun koherenteak eta peritu psikologoek berretsi dute diotena egiazkoa dela.

Denbora tarte berean masajeekin eta fisioterapiarekin zerikusia duten jardueretan aritzeko debekua ezarri dio epaileak. Erasotzaileak ez du, ordea, denbora tarte guztia espetxean pasako, gehienez 6 urte eta 9 hilabeteko egonaldia eginen baitu kartzelan.

Kiromasajista 2003an hasi zen Extremaduran lanean, eta handik Iruñera joan zen. Hasieran Donibane auzoko zentro estetiko batean egin zuen lan, eta, ondoren, bere etxean. Nafarroako Auzitegiaren arabera, 2023ko ekainetik eta 2024ko irailera bitarte, bere jarduera profesionalak garatzen zituen bitartean “inguruabar pertsonal, espazial eta intimitatekoak baliatu” zituen biktimei izaera sexualeko ukituak egiteko, haien baimenik gabe.

Hiru biktimaren arteko ustekabeko elkarrizketa batek piztu zuen alarma. Hirurek harremana zuten kiromasajistarekin, bere familiaren komunitate erlijioso berekoak zirelako, eta haren kontsultara joan zirelako hainbat gaixotasunengatik masajeak jasotzera. Bertan izandako pasarteak elkartrukatu zituzten, eta hirurak bat zetozen saioetan “deserosotasuna” sentitu zutela. Kasuen larritasunaz jabetuta, salatzea erabaki zuten. Erasotzaileak, guztira, zazpi salaketa pilatu zituen, tartean bortxaketa bati lotutako bat.

Kartzela zigorraz gain, epaileak biktimei kalte ordaina ematera zigortu du. Guztira, 39.000 euro ordaindu beharko dizkie; 3.000 eta 12.000 euro artean bakoitzari, kasuaren larritasunaren arabera. Horrez gain, bost urteko urruntze agindua ezarri dio epaileak hiru biktimari dagokionez, eta hamar urtekoa beste bi biktimei dagokienez.

Iturria: Argia.eus

Irakurri jatorrizko albistea