
Aukeratu zure maila:
Albiste sinplea, A1 mailarako
Legazpiko Udalak talde bat sortuko du haurrak galdu dituzten gurasoentzat. Talde honek laguntza profesionala eskainiko die.
Udalak eta Esku Hutsik elkarteak elkarlanean antolatu dute taldea. Apiriletik abendura, zortzi saio egingo dituzte. Saioak psikologo batek gidatuko ditu.
Taldean, gurasoek beren sentimenduak partekatu ahal izango dituzte. Giro segurua eta konfiantzazkoa sortuko da. Taldeak hamar lagunekoak izango dira gehienez.
Saioetan izena emateko, email batera idatzi edo telefono zenbaki batera deitu behar da.
Albiste erraza, A2 mailarako
Legazpiko Udalak talde bat sortuko du haurdunaldian, erditzean edo jaioberritan haurrak galdu dituztenentzat. Talde honek laguntza profesionala eskainiko die gurasoei.
Udalak eta Esku Hutsik elkarteak elkarlanean antolatu dute taldea. Apiriletik abendura, zortzi saio egingo dituzte. Saioak psikologo batek gidatuko ditu. Taldeak hamar lagunekoak izango dira gehienez.
Taldean, giro segurua eta konfiantzazkoa sortuko da. Gurasoek beren sentimenduak partekatu ahal izango dituzte. Saioetan izena emateko, email batera idatzi edo telefono zenbaki batera deitu behar da.
B1 mailarako egokitutako berria
Legazpiko Udalak talde bat sortuko du haurdunaldian, erditzean eta jaioberritan galdutako haurren dolua lantzeko. Martxoaren 23an aurkeztuko dute taldea, 12:00etan, Zu memoria gunean. Talde honek doako laguntza profesionala eskainiko die etapa horietan seme-alabaren bat galdu dutenei.
Udalak eta Esku Hutsik elkarteak elkarlanean antolatu dute taldea. Bi orduko zortzi saio egingo dituzte apiriletik abendura bitartean. Saioak Virginia Marcosek gidatuko ditu, dolu perinatalean espezializatutako psikologo batek. Taldeak hamar lagunekoak izango dira gehienez, eta entzute aktiboa, emozioen balioztatzea eta segurtasun eta konfiantzazko giroa landuko dira.
Saioetan izena emateko epea irekita dago jada. Bi bide daude horretarako: eskuhutsik@gmail.com emailera idatzita edo 722822039 telefonora deituta.
