
Aukeratu zure maila:
Albiste sinplea, A1 mailarako
Otsailaren 13an, torturaren aurkako eguna izan zen. Donostian, jardunaldi bat egin zen torturari buruz.
Tortura erabili da jendea zigortzeko. Jendea beldurtu nahi zuten. Sorginak, putak eta terroristak hitzak erabili dira jendea beldurtzeko.
Emakume batzuek beren esperientziak kontatu dituzte. Jardunaldi hori garrantzitsua izan da.
Tortura jendartearen arazo bat da. Jendarte osoak hartu behar du ardura.
Gure memoria atxiki behar dugu. Martxoaren 6an, mintzaldi bat izanen da Larzabalen. Maider Galardi eta Olatz Dañobeitia izanen dira hizlariak.
Albiste erraza, A2 mailarako
Otsailaren 13an, torturaren aurkako eguna izan zen. Aurreko astean, Donostiako Intxaurrondo auzoan, torturari buruzko jardunaldi bat egin zen. Jardunaldi horretan, torturaren alderdi sexistak azpimarratu ziren.
Tortura erabili da jendartearen arauak betetzen ez zituzten pertsonak zigortzeko. Torturatuak izateko, lehenik eta behin, komunitate bat torturagarri bihurtu behar da. Gure kasuan, torturaren arriskua barneratu genuen atxilotuak izan aurretik. Orain, kolektiboki heldu diezaiogun erronkari.
Gure memoria atxiki behar dugu. Euskal gatazkan gertaturikoak, lotsak eta isiltasunak gaindituz, guhaurek kontatu behar ditugu. Martxoaren 6an, Larzabaleko Espelletenia ostatuan, Euskal gatazka ikuspegi feministatik mintzaldia izanen da.
B1 mailarako egokitutako berria
Otsailaren 13an, Torturaren Aurkako Eguna izan zen. Aurreko astean, Donostiako Intxaurrondo auzoan, Tortura Feminismotik Erreparatu jardunaldia egin zen. Bertan, torturaren izaera sexista azpimarratu zen.
Historian zehar, jendarte ezberdinetan, genero arauei aurre egiten dieten pertsonak zigortuak izan dira. Tortura ere erabili izan da horretarako. Torturaren helburuetako bat generoa aldatzea da, patriarkatuak agindutako eredutik hurbilago dauden pertsonak diziplinatzea.
Tortura, genero indarkeria politikoa izan da. Torturatuak izateko, zigortu nahi den komunitatea torturagarri bihurtu behar da. Sorginak, putak eta terroristak kontzeptuak, komunitate bat torturagarri bihurtzeko tresnak izan dira.
Gure herrian orain arte tortura indarkeria politiko gisa landu dugu, eta azken urteetan, gainera, agenda politikotik ezabatu ere. Emakume batzuk berregite, erreparazio, osatze, osotze prozesuen inguruan hausnartzen izan dira. Tortura feminismotik erreparatu jardunaldia, alimaleko ahizpatasunez eraiki, zaindu eta eginiko egonaldi hori, hausnarketa horien emaitza izan da.
Tortura, beste indarkeria matxistekin gertatzen den gisan, jendartearen arazoa da. Jendarte osoari dagokio ardurak hartzea, tortura posible egin dituzten baldintzak desegiteko eta sortutako mina erreparatzeko. Eta hori guztia, begirada feministarekin egin nahi dugu.
Ipar Euskal Herrian ez dugu torturaren mehatxua hain present ukan, baina hurbil ikusi dugu bere eragina. Zenbat lagun hartu ditugu gure etxeetan torturatik ihes? Entseatzen ginen beraien zurrunbiloak goxatzen. Garai hartan kolektiboki bortak ireki genituen gisan, orain ere, kolektiboki heldu diezaiogun luzatu diguten erronkari; entseatu gaitezen gorputz hautsi horiek feminismotik goxatzen.
Gure memoria atxiki behar dugula ere, usu aipatu zen. Euskal gatazkan gertaturikoak, lotsak eta isiltasunak gaindituz, guhaurek kontatu behar ditugula. Horretarako parada izanen da martxoaren 6an Larzabaleko Espelletenia ostatuan izanen den Euskal gatazka ikuspegi feministatik mintzaldian.
